Iragana deskubrituz,
abenturaz gozatu!

Kanpoaldean burutzen diren misio historikoak bizi itzazu, teknologia, natura eta iraganeko misterioa uztartzen dituztenak. Hurrengo abentura zure zain dago.

Zer da eta zer eskaintzen du Temporal Explorers-ek

Temporal Explorers-ek historia, narrazioa eta jokoa uztartzen dituzten abentura-misioak sortzen ditu.

Ez da bisita gidatu bat, ezta ohiko escape room bat ere: zu eta zure taldea protagonistak zareten bizipena da.

Bertako lekuak ikertzen eta joko-eszenatoki bihurtzen ditugu, iragana eta oraina lotuz erronken, erabakien eta abenturaren bidez.

Historia babesteko ardura duen Denboraren Itunaren parte izango zara, leku bakoitzaren esentzia ezkutua deskubritzen duzun bitartean, betiere natura eta ondarea errespetatuz.

 

Ingurune natural eta hiriguneetan joko-esperientziak diseinatzen ditugu, honako hauek uztartzen dituztenak:

Ingurune natural eta urbanoen ezagutza

Erronka mentalak eta erabakiak hartzea

Turismo aktiboa eta abentura naturan

Historia, kultura eta tokiko merkataritza

Narrazio murgiltzailea eta parte-hartze interaktiboa

Teknologia (mugikorretik gidatutako jokoa)

Diseinatua dago leku bakoitza paisaia hutsa izateari utzi eta bizitzeko esperientzia bihur dadin.

Norentzat da Temporal Explorers

Jakin-mina duten, abenturazaleak diren eta zerbait desberdina egin nahi duten pertsonentzat:

Istorioek eta benetako erabakiak dituzten jokoek erakartzen bazaituzte

Taldean egiteko plan ezberdinak bilatzen badituzu

Escape room-ak gustuko izanik,
aire librean egotea nahiago baduzu

Historia duten lekuak deskubritzen
gozatzen baduzu

Historiak behar zaitu, bat egingo al duzu Temporal Explorers-ekin?

Aukeratu zure misioa

Bilakatu denboraren zaindari

Temporal Explorers-en aplikazioaren bitartez, aktibo dauden misio guztiak erakusten duen mapa ikusi ahal izango duzu.

1. Deskargatu aplikazioa zure mugikorrean.

2. Sortu zure agentearen profila.

3. Eskuragarri dauden misio guztietara sartu.

4. Erreserbatu eta atzerako kontaketa itxaron.

5. Gozatu eta mantendu historia.

Hasi zure abentura

Prest iragana ezagutu eta Historia babesteko?

Jakinarazi zein misiotan parte hartu nahi duzun edo erreserbatu zure hurrengo misioa zuzenean.

Telefonoa
+34 624 680 119

Posta elektronikoa
info@temporalexplorers.com

Jarrai gaitzazu!

Lankidetzan: